XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Laburpena
1. Zein da Jaungoikoaren Legeko bostgarren agindua? Jainkoaren Legeko bostgarren agindua hauxe da: Inor ez dozu hilgo.

2. Zer agintzen deusku Jainkoaren Legeko bostgarren aginduak? Lagunurko guztiak maite izateko eta gure etsaiei parkatzeko agintzen deusku Jainkoaren legeko bostgarren aginduak.

3. Zer debekatzen dau bostgarren aginduak? Norbere bizitzeari edo bestearenari, hitzez, egitez edo gogoz kalte-egitea, debekatzen dau bostgarren aginduak.

4. Zein da Jainkoaren Legeko zazpigarren agindua? Jainkoaren Legeko zazpigarren agindua hauxe da: Ez dozu ostuko.

5. Zer debekatzen dau Jainkoaren legeko zazpigarren aginduak? Inori bere ondasunetan kalte egitea debekatzen dau zazpigarren aginduak.

6. Zer da ostutea? Beste inoren gauzarik, berak nahi ez dauala kentzea edo eukitea, da ostutea.

7. Ondasunetan, inori kalte egin deutsienak, zertara dagoz behartuta? Ondasunetan inori kalte egin deutsienak, ostutakoa barriz jabeari bihurtu eta norberaren erruz egindako kalte guztiak lehenbailehen ordaintzera behartuta dagoz.

8. Zein da Jainkoaren Legeko hamargarren Agindua; zer agintzen deusku, eta zer debekatzen deusku? Hamargarren agindua hauxe da: Inoren ondasunen gurari bidebakorik ez dozu izango.

Jainkoak emon deuskuzanekaz eta zuzenbidez irabazten doguzanekaz pozik egoteko agintzen deusku, eta bidegabeko aberastu-nahia eta besteen ondasunen eroan-ezina debekatzen dau hamargarren aginduak.